Urteko lehen bandera

Karkara 2016ko eka. 6a, 08:39

Emakumezkoek II. Traineru Ikurriña irabazi dute Mutrikun. Iazkoa errepikatu dute aurten. Mutilek bigarren egin dute. 

Larunbatean Traineru Ikurriñak jokatu ziren Mutrikun. Nesketan II. bandera eta mutiletan XVII. bandera jokatu ziren. Emakumezkoek irabazi egin zuten, nagusitasunez. Lehen ziabogara ere estropada buruan zirela iritsi ziren oriotarrak. 5:43 denbora egin zuten ziabogan. Atzetik Getaria-Zarauzko neskek iritsi ziren, 5:54 denborarekin, hamaika segundora. Bigarren luzean ere aurretik izan ziren oriotarrak eta honela bukatu zuten estropada, lehen postuan. 

1. Orio 11:15:39
2. Getaria-Zarautz 11:34:19
3. Hibaika 11:36:87
4. Deusto 11:54:08
5. Hernani 11:57:68
6. Donostia Arraun: 11:57:90
7. Hondarribia: 12:33:46

Branka ontzian egin zuten arraun. Entrenamenduetan traineru horrekin ere aritu dira aurretik Orioko neska-mutilak, eta larunbatean egin zuten lehen estropada ontziarekin. 

Mutiletan bigarren egin zuten oriotarrek. Hondarribia izan zen azkarrena, 20:16:14 denborarekin. Estropadaren hasieratik hartu zuten aurrea hondarribitarrek. Lehen ziabogara estropada buruan iritsi ziren, baita bigarrenera eta hirugarrenera ere. Oriok ezin izan zion aurrea hartu eta Hondarribiaren atzetik sailkatu ziren, kronometroa 20:24:67 denboran gelditu zuten.

1. Hondarribia 20:16:14
2. Orio 20:14:67
3. San Juan 20:40:47
4. Ondarru 20:46:27
5. Zumaia 20:57:79
6. Isuntza 20:58:88
7. Getaria 21:09:15
8. Donostiarra 21:23:03
9. Arkote 21:23:77
10. Zarautz 21:24:04
11. Santurtzi 21:39:12
12. Getxo 21:41:15
13. Kaiku B: 22:14:06
14. Hibaika: 22:14:60

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide