Antzerkia asteazkenean eta Ikastolaren Eguna igandean

Karkara 2016ko eka. 7a, 07:27

Orioko Herri Ikastolaren eguna izango da larunbatean. Aurretik, ekainaren 8an, antzerkia egingo dute. 17:30ean, Ikastolako aretoan.

 Ekainaren 8an, asteazkenarekin, arratsaldeko 17:30ean, Ikastolako aretoan Lehen Hezkuntzako ikasleen antzerki emanaldia izango da. Ikasturtean zehar Amaia Lizarralde antzezleakin landu dute antzerkia eta ikasitakoa taularatuok dute.

Antzerkiak bi zati izango ditu. Lehendabizi Barrerik egiten ez zekien printzesa obra antzeztuko dute. Ondoren, hamar minutuko atsedenaldia egingo dute; eta, gero, bigarren zatia izango da. Non biziko gara? lana oholtzaratuko dute.

Ikastolaren egunean, ekintza ugari

Igandean izango da Ikastolaren festa. Goizeko 10:30ean hasiko dute, Ikastolako ttuntturroekin. DBHko ikasleak arituko dira herrian zehar, ttuntturroekin. Ondoren, 10:55ean, Karela kiroldegira iritsiko dira ttuntturroak. Eta, jarraian, haur eta lehen hezkuntzako ikasleen ikuskizuna izango da. Ikastoletako jaiak gaia izango da ikuskizuneko ardatz. 12:30ak aldera, hamaiketakoa izango da Ikastola aurreko plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide