Zaragueta Eguna izango da larunbatean

Karkara 2016ko eka. 3a, 11:45

Zaragueta Herri Eskolaren Eguna izango da larunbatean. Festa goizen goiz hasiko da, 10:30ean, eta iluntzera arte luzatuko da.

Egitarau mardula antolatu dute larunbaterako, Zaragueta Egunerako. 10:30ean hasiko da festa, hamaiketako internazionalarekin. Ondoren, ikasleen emanaldia izango da. Aurretik antolatzen duten ikuskizuna izaten da, urtero-urtero egiten dutena. Frontoian izango da emanaldia, 11:00etan. Bazkal aurretik beste emanaldi bat izango da, kasu honetan judokoa, 12:45ean.

Bazkaria izango da gero, 13:30ean haurrena eta 14:00etan helduena. Helduek bazkaltzen hasten diren tailerrak eta puzgarriak jarriko dira martxan, arratsaldeko 18:00ak arte. 16:30ean jolasak ere hasiko dira, ordu betez, 17:30ak arte. Jolasak bukatzean gurasoen eta seme-alaben arteko futbol partidua izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide