IDK Gipuzkoa taldean jarraituko du Iparragirrek

Karkara 2016ko eka. 3a, 09:30

Argazkia: www.donostibasket.com

Junior taldean eta lehenengoan jokatu du bukatu berri den denboraldian, 2016/2017 denboraldian eta lehen taldean soilik jokatuko du

Sara Iparragirrek IDK Gipuzkoa taldean jokatzen jarraituko du 2016/2017 denboraldian. 201472015 denboraldian jokatu zuen lehenbizikoz Emakumeen Ligako taldean, baina junior taldearekin jokatu eta entrenatu zuen gehien. Iazko denboraldian ere bi taldeetan egon zen eta 10 partida jokatu zituen IDK Gipuzkoa taldearekin. Datorren denboraldian ez du junior taldean jokatuko, lehen taldean soilik egongo da Iparragirre.

Espainiako 3x3 txapelketa jokatuko du Valentzian ekainaren 24an eta 25ean. Bestalde, aurten Espainiako selekzioarekin Hungarian jokatuko den Europako 18 urtez azpiko txapelketara joatea da bere helburua. Duela bi urte 16 urtez azpiko txapelketan izan zen eta brontzezko domina lortu zuen taldeak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide