Orioko parrilleroak Tolosan

Karkara 2016ko eka. 2a, 16:36

Bisiguaren Festa izango da asteburuan Tolosan. Orioko hiru parrillero izango dira bisigua Orio estilora prestatzen. 

Ekainaren 4ean eta 5ean Orioko parrilla usaina izango da aroma. Bisigu Festaren zortzigarren edizioa izango da, Txinparta Elkarteak antolatuta. Oria ibaiaren ertzean egin zuten prentsaurrekoa, Orio estilora egingo baitute bisigua sukaldariek. 

Prentsaurrekoa ez ezik, merkatu ezaguna jatetxe dotore bihurtuko da asteburuan. Oria ibaiaren aldamenean egingo baita Bisigu Festa. Menuak 50 euroko kostua izango du. Antxoak gatzetan, tomate entsalada hegaluzearekin, Nafarroako zainzuriak, bisigua parrillan eta bixigoxo postrea jan ahalko dira. Edateko kriantza ardoa, txakolina, sagardoa, ura eta kafea egongo dira. 

Ekainaren 4ko bazkari edo afarirako eta ekainaren 5eko bazkarirako erreserbak egiteko Tolosaldea Tourrekin jarri behar da harremetan 943 69 74 13 telefonora deituta edo tour@tolosaldea.net helbidera idatzita. Eguerdietan 14:00etan zabalduko da eta iluntzean 20:30ean.

Bazkariaz gain, pintxoak 

Bestalde, Zerkausiaren alboan Zizka Mizka Boga izeneko gunea ere egongo da. Itsasoko beste jaki batzuk sukaldatutako pintxoak dastatzeko aukera izango da. Bi euroren truke pintxo hauetako bat jan ahal izango da: 

• Gilda  Ibarrako piparrarekin eta Kantauri itsasoko antxoarekin

• Legatza tenpuran eta soja saltsarekin 

• Kantauriko atuna, lima eta tipulinarekin

• Arrain pastela

• Antxola eta bokarta

• Atuna brasan

• Bakailao tortilla Zapian erara

• Bakailao mondejua eta Ke fish show

• Antxoak papillote erara  

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide