Hitzarmena sinatu du Easo Motorrekin

Karkara 2016ko mai. 5a, 08:19

Orio Arraunketa Elkarteak akordioa sinatu du Ford Easo Motorrekin. Elkarteak erabiliko duen furgoneta berria ere aurkeztu dute.

Arraunketa Elkarteak antolatutako Garagardo Azokaren giroan eman zuten akordioaren berri. Larunbatean izan zen, eguerdiko 13:00etan, plazan. Orio Arraunketa Elkarteko presidente Ibon Huegun eta Easoko ordezkari Jon Tolaretxipi izan ziren bertan.

Lau urterako akordioa sinatu zuten bi aldeek eta, horrez gain, Orioko Arraunketa Elkarteak erabili duen furgoneta berria ere aurkeztu zuten. Ford markakoa da, eta, oraingoen antzera, hori kolorekoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide