Donostiako maratoi erdia izan zen maiatzaren 22an. Bi lasterketa zeuden, luzea eta motza. Luzeak 21 kilometro zituen eta laburrak 10. Hainbat oriotarrek hartu zuten parte, batean nahiz bestean, tartean Iñigo Expositok.
Nola joan zen lasterketa?
Denborari begiratuz gero, ondo. 1:20:06-ean egin nuen.
Gustura egin zenituen 21 kilometroak?
Bai. Talde oso onean sartu nintzen hasieratik. Ia lasterketa osoa talde horrekin egin nuen, desegin zen arte, 18. kilometro inguruan.
Eta desegin zenean, aurrean ala atzean gelditu zinen?
Orduan sufritu nuen gehien. Talde horretako batzuk aurrea hartu zuten eta beste batzuk atzean gelditu ziren. Ni tartean gelditu nintzen. Erritmoa mantentzen saiatu nintzen.
Lasterketan oriotar dezentek hartu zenuten parte...
Bai, hala da. Igoitzek eta Iban Osak ere egin zuten, esaterako. Eta 10 kilometrokoa Susanak, Idoia San Sebastianek, Gurutze Larrañagak eta Olatz Mujikak ere egin zuten. Ez dakit baten bat gehiagok egin zuen, bain tira, bai, oriotar bat baina gehiagok hartu genuen parte.