Oriotik Tolosara, 14 ordu oinez ibiltzera

Karkara 2016ko eka. 2a, 17:12

Lau urtez behin egiten dira XIV. Orduak Tolosaldean. Aurten Orioko talde batek ere hartu du parte.

1925ean. urtean hamalau laguneko talde batek ekin zion abentura batetik sortu ziren XIV. Orduak. 1972. urtetik aurrera jarraikortasunez egin dira, lau urtez behin. Tolosan hasten da mendi martxa eta Aralarrerainoko joan-etorria egiten dute.

Urtez urte geroz eta sona handiagoa du martxak, gero eta jende gehiagok hartzen du parte, tolosaldeakoak nahiz kanpokoak. Eta, aurten, esaterako, Orioko talde batek ere egin ditu hamalau orduak. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide