Brontzea Euskadiko Txapelketan

Karkara 2016ko mai. 30a, 07:50

Hirugarren sailkatu dira Orioko emakumezkoak Euskadiko Trainerilla Txapelketan. Larunbatean sailkapen estropadak izan ziren eta igandean finalak.

Mutrikun jokatu da Euskadiko Txapelketa, trainerilletan. Larunbatean sailkapen estropadak jokatu ziren, finalerako txartelak; eta, igandean, finalak. Larunbatean hirugarren sailkatu ziren, Pasaia segundo bakarrera zutela eta Hibaika, irabazlea, hamaikara.

Igandean ez zen horren estua izan lehia. Berriz ere Hibaikak irabazi zuen estropada eta Euskadiko Txapeldun izendatu ziren. Atzetik pasaitarrak helmugaratu ziren, 20 segundora eta Orio hirugarren, 47 segundora. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide