Asteartean, hilak 31, udalbatzarra egingo da Orion. Ohi bezala, udaletxeko aretoan izango da bilkura eta 19:30ean hasiko da. Guztira zortzi gai landuko dira, eta, ondoren, eskari eta galderentzako tartea zabalduko da.
Landuko den gai-zerrenda:
1. Udal kontu-hartzaileak emandako txosten honen berri ematea: Aurrekontu-egonkortasuna, jasangarritasun finantzarioa eta gastuaren erregela, Udalaren 2015eko aurrekontu propioaren likidazioaren onarpena dela-eta.
2. Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 3/2016 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua gehitzeko modalitatean egina dago.
3. Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 4/2016 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua transferentziko modalitatean egina dago.
4. Onartzea, egoki bada, honako ordenantza fiskalaren aldaketa: Trakzio mekanikoko ibilgailuak udalerrietako kaleetan aparkatzea, horretarako erabakitako zonen barruan eta muga jakin batzuekin.
5. Onartzea, egoki bada, izaera urbanoko ondasun higiezinen gaineko zergari aplikagarri zaizkion karga-tasen aldaketa, ondorioak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituena.
6. Onartzea, egoki bada, Orioko herriko jaieguna 2017. urterako.
7. Onartzea, egoki bada, Orioko udal hilerriko Arautegiaren 44. eta 45. artikuluak aldatzea.
8. Onartzea, egoki bada, udal ordezkariak izendatzea Urola Kostako Udal Elkartearen Zuzendaritza Batzorderako eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitaterako.