Haur parkeetan belarra biltzeko eskaria

Guraso bat 2016ko maiatzaren 30a

Behin Estropalari kaleko parkean nengoela, nire alabari belardira jolastera joatea bururatu zitzaion. Eta ordu erdi jostatzen egon ondoren, niregana bueltatu zen, zikin-zikin. Ni irakurtzen nengoen eta ez nintzen ohartu belarra moztu berri zutela. Belarra moztu eta gero, lehen baino garbiagoa dagoela uste izan dut beti, ohikoa denez. Baina, tamalez, gaur egun ez da horrela gertatzen. Lehen, langileek, ba omen zuten makina bat moztutako belarra jasotzen zuena. Baina orain ez, ordea. Moztutako belarra parkean bertan uzten dute. Jakina denez, belar hori usteldu egiten da eta denboraren poderioz ximaurra bihurtzen. Eta, noski, gurasoei ez zaigu batere gustatzen gure haurrak hondakin artean jolasten ibiltzea, zikindu egiten direlako. Beraz, gutxienez haurren parke inguruko belarra nolabait jasotzeko eskatuko nieke arduradunei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide