Talai Mendik hainbat ekintza antolatu zituen pasa berri den astean. Hainbat hitzaldi izan ziren Talai Mendiren lokalean, orientazio probak egin zituzten, slicklinean ibili ziren, elizako pareta eskalatu eta yumareatu zuten eta, azkenik, Kukuarrira igo ziren igandean.