Riora sailkatzeko azken aukera zuten Orioko arraunlariek. Suitzan, Luzernan, izan da txapelketa eta finalera sailkatu diren arren, ez dute lortu Riorako txartela. Pisu arinetan lehiatu ziren Orioko arraunlariak eta laugarren helmugaratu ziren, irabazlearengandik sei segundora.
Txapeldunek, errusiarrek, 6:02:97 denboran egin zuten 2.000 metroko distantzia. Garmendiaren eta Zabalaren laukoteak 6:08:48 denbora behar izan zuten ibilbide berbera egiteko. Beren aurretik sailkatu ziren, beraz, errusiarrak, alemanak eta greziarrak.
Zortzikoen kategorian ere parte hartu zuen Orioko arraunlari batek, Jon Carazok. Bosgarren postuan sailkatu zen Carazoren taldea. Irabazleak estatu batuarrak izan ziren, 2.000 metroko ibilbidea 5:29:16 denboran eginda. Espainiako selekzioak 5:48:03 denboran bukatu zuen estropada.