Dagoeneko martxan dagoen Mintzalagun programak jarraipena izango du udan. Ikasturtean ikasitakoa praktikatzeko aukera izango dute ikasleek, euskaraz dakitenak euskara ikasten ari direnekin elkartu eta ordubetez euskaraz aritzen baitira.
AEK-k koordinatzen du programa eta Urola Kostako Udal Elkarteak finantzatzen du. Interesa duenak ekainaren 13a baino lehen eman beharko du izena, Urola Kostako AEK euskaltegietara joanda, 625 485 215 telefonora deituta edo urolakosta@aek helbidera idatzita.