Txistularien IX. Alardea izango da Pasaian, Trintxerpen, maiatzaren 28an. Jaia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, kalejira batekin. Gero, kontzertua izango da. Danbolin Musika Eskolako zazpi txistularik hartuko dute parte kontzertuan.
Egitarau zabala izango du kontzertuak, guztira 16 pieza joko dituzte. Ondorengoak:
- Trintxerpe.
- Oskorriren potpourria.
- Ume eder bat.
- Axuri beltza.
- Txori kantak.
- Habanera.
- Brokel dantza.
- Xalbadorren heriotzean.
- Kaxkarrotz.
- Atxiketan potxiketan-Gure koadrila.
- Artzapetik begira.
- Sagar dantza.
- Arratsalde honetan.
- Hondarribia.
- Aupa Trintxerpe.
- Aupa mutilak!