Malagan izan da asteburuan Joseba Ostolaza. Iker Vicenterekin batera, Detinos Euskadiren bitartez, Euskal Herria ezagutzera emateko ardura izan du Ostolazak. Ostiraletik igandera izan dira han eta sei erakustaldi egin dituzte.
Erakustaldiak laburrak izan ohi dira, eta asteburuak ere horrelakoak izan dira. Batetik, 185 kiloko errektangularrari lau jasoaldi egin zizkion; eta, bestetik, 113 kiloko kubikoari lau jasoaldi egin zizkion bi eskurekin eta beste lau esku bakarrarekin.
Iker Vicente aizkolaria da eta egurra mozten ibili zen. Horizontalean eta bertikalean moztu zituen egurrak Vicentek.