Euriz bustitako feria

Karkara 2016ko mai. 23a, 11:04

Urtero bezala, inguruko abeltzain, nekazari eta artisauek beren jeneroa erakutsi eta saldu zuten Asentzio Ferian, maiatzaren 22an

Euria gogotik ari bazuen ere, ez herritarrak ezta inguruko abeltzain, nekazari eta artisauak ere ez ziren etxean geratu pasa den igandean, maiatzaren 22an. Goizean zehar beren produktu eta ganaduak erakusgai eta salgai jarri zituzten Asentzio Ferian. Eguerdian, Luis Erasok erakustaldia egin zuen frontoian. Motozerrarekin eskulturak egiten ditu Erasok, jende ugari joan zen erakustaldia ikustera.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide