Errenteriako Andra Mari abesbatzak sortu zuen Musikaste. Aurten, abesbatzaren sorreraren 50. urteurrena ospatzen dute eta beren ahotsa izango da Musikasteren funtsa, obren ardatza. Saio guztietan ahotsa izango da protagonista nagusietakoa.
Baina, abesbatzen ahotsez gain, musikariak ere izango dira Musikasten. Tartean, Gabriel Loidi. Artistaren Balea estreinatuko dute larunbatean. 30 minutu inguru irauten duen obra da. Unai Urretxo arrasatearrak zuzenduko du Loidiren lana.