43an jaiotakoen bazkaria

Karkara 2016ko mai. 27a, 10:08

Ekainaren 11n egingo dute 1943an jaiotakoen bazkaria, Galernan.

Urtero bezala, 1943an jaiotakoek lagun arteko bazkaria egingo dute. Aurten 35 urte beteko dira bazkaria antolatzen hasi zirenetik. Urteurrena ekainaren 11n ospatuko dute, Galerna jatetxean.
 
Bazkaria 14:00etan hasiko da. Ordu erdi lehenago, 13:30ean, juntatuko dira plazan. Izena emateko Fernando Larrañagari deitu behar zaio maiatzaren bukaera baino lehen, 943 83 26 66 telefonora. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide