Ekainaren 14an txangoa antolatu dute Zaharren Babeslekuko kideek. Lehendabizi Biarritzera joango dira. 10:00ak aldera iristea aurreikusten dute. Hiria bisitatu eta Donibane Lohizunera joango dira, hura ere ezagutzeko. Gero, Hondarribiara joango dira bazkaltzera.
Ondorengo menua izango dute bazkaltzeko: ardora entsalada, urdailazpiko iberikoa, foie-moussea oporto saltsarekin, lau ganba handi plantxan, erreboiloa plantxan eta sagar tarta. Edaria eta kafea ere menuan sartzen dira.
Txangorako txartelak ekainaren 6an erosi ahal izango dira, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, Zaharren Babeslekuan. Txartela erosteko eguneratuta eduki beharko da sozio txartela eta 35 euro ordaindu beharko dira. Sozio ez direnek ere izango dute joateko aukera, baina 40 euro ordaindu beharko dituzte.
Printzipioz, autobus bat beteko da. Autobus baterako baino jende gehiago apuntatzen bada, zozketa egingo da. Eta bestela, gutxienez 20 pertsona gehiagok eman beharko dute izena bigarren autobusa antolatzeko.