Osteguneko azoka arranpla ondoko plazan

Karkara 2016ko mai. 25a, 07:19

Plazan Garagardo Azoka izango denez, azoka arranpla ondoko plazan egingo da. 

Hainbat ekitaldi hartzen ditu plazak urtean zehar. Eta, askotan, ekitaldi horien azpiegitura handia izaten denez, plazan ezin izaten da azoka jarri eta Arkaitz aurreko plazara mugitzen dute. Tokiz aldatzen dute.

Oraingoan, IV. Garagardo Azokako prestakuntzak direla eta, plazan ezingo da azoka egin maiatzaren 26an, ostegunean. Herriko plazan egin ordez, arranpla ondoko plazan egingo da. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide