Hilerriko sei panteoi erabiltzeko aukera

Karkara 2016ko mai. 20a, 10:46

Hilerriko sei panteoi erabiltzeko eskubidea adjudikatzeko lehiaketa egingo du Orioko Udalak. Eskaerak aurkezteko azken eguna ekainaren 20a izango da. 

Udalak lehiaketa egingo du hilerriko sei panteoi erabiltzeko eskubideak esleitzeko. Panteoien erabiltzeko kontzesioaren epea 50 urtekoa izango da, eta, behin 50 urte horiek beteta, beste 49 urtez luzatu ahal izango da. 50 urte horien udal-tasa 10.000 eurokoa da. Panteoiak 65, 66, 67, 68, 69 eta 88 zenbakidunak dira.

 

Panteoi horiek erabili nahi dituenak eskaria egin beharko du. Udaletxean aurkeztu behar da eskaera, ekainaren 20a baino lehen. Eskaera egiten dutenen artean zozketa egingo da, honela adjudikatuko dira panteoien erabilera-eskubideak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide