Balearen bertsoak EOSen eta Andra Mari abesbatzaren eskutik

Karkara 2016ko mai. 19a, 09:46

Argazkia: Andra Mari abesbatza

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Balearen bertsoak joko ditu eta Errenteriako Andra Mari abesbatzak bertsoak kantatuko ditu Musikastearen itxieran.

 

Maiatzaren 28an bukatu da Musikaste 2016 festibala. Euskal musikaren jaialdia da, eta bat egiten du Andra Mari abesbatzaren 50. urteurrenarekin. Hori horrela izanik, itxierako kontzertua Errenteriako abesbatzak emango du, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera. Gabriel Loidik moldatutako lana izango da taularatuko dutena. 

Abesbatza eta orkestra zuzentzen Unai Urretxo ibiliko da. Obra hori, lehendabizikoz, Musikastearen itxieran joko dute. Errenteriako Fatimako Andra Mari elizan izango da kontzertua. Balearen kantuaz gain, beste kantu batzuk ere joko dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide