Antxiola kaleko atarien irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko ditu Udalak datorren astean. 2011n onartutako Orioko Irisgarritasunaren II. Planean jasota dago lan hori. Bataz beste, %19ko malda du Antxiola kaleak, eta lanekin ezin izango da hori aldatu, baina bizilagunentzat –batez ere mugikortasun arazoak dituztenentzat– kalean mugitzea erosoago izatea dute helburu.
8 aste inguru iraungo dute lanek eta 78.000 euroko kostua izango dute. Eusko Jarularitzak 11.800 euroko laguntza emango dio Udalari lanak egiteko. Hauek dira egingo dituzten lanak:
- Antxiola 9-11 atarietara iristeko etxearen atzeko aldeko pasaera egokituko dute: kota jaitsiko dute eta 2 metrora zabalduko dute pasabidea. Horrela, eskailerarik gabe iritsi ahal izango da atari horietara.
- Antxiola 5eko atariko sarbidea egokituko dute: arriskurik ez egoteko eta sarbidea egokitzeko neurriak hartuko dituzte.
- Antxiola 13-15 eta 17 atarietako aldatsa egokituko dute, eskailerak kenduko dituzte eta baranda jarriko dute lagungarri izateko eta babesteko.
- Kaleko argiteria hobetuko dute.