Salatxo eta Eresargi abesbatzek kontzertua emango dute elizan

Karkara 2016ko mai. 17a, 14:31

Maiatzaren 21ean izango da kontzertua eta sei abesti kantatuko dituzte oriotarrek eta zazpi villabonatarrek

Datorren larunbatean, maiatzaren 21ean, kontzertua emango dute elizan Orioko Salatxo eta Villabonako Eresargi abesbatzak. 20:15ean hasiko da kontzertua eta bi zati izango ditu. Lehen zatian Salatxok sei kanta abestuko ditu Xabier Lizaso piano-jotzailearekin. Bigarrenean Eresargi abesbatzak zazpi pieza kantatuko ditu; pianoan Ana Iparragirre arituko da.

1985ean sortu zen Villabonako abesbatza Gabonetan kantari ateratzeko deialdi batetik. Juan Mari Iparragirre da zuzendaria eta 20 lagunek osatzen dute abesbatza orain.

Hauek dira kontzertuan abestuko dituzten kantuen zerrenda:

Salatxo abesbatza.

  1. Agnus Dei –Eugene Butler–
  2. Goiko Mendian –Jesus Guridi–
  3. Ave Verum –Karl Jenkins–
  4. Can You Feel –Hans Zimmer–
  5. Mendirik Mendi –Sabin Salaberri–
  6. Ronda de Enamorados –Soutullo eta Vert–
    Pianoa: Xabier Lizaso
    Zuzendaria: Igor Arroyo

Eresargi abesbatza

  1. O Vos Omnes –Pau Casals–
  2. The Sea Lullaby –Erik Whitacre–
  3. Sure on This Shining Night –Morten Lauridsen–
  4. Kantauri –Josu Elberdin
  5. Loriak Udan –David Azurza–
  6. A Tu Lado –Javier Busto–
  7. Wade in the Water –Norman Lubboff–
    Pianoa: Ana Iparragirre
    Zuzendaria: Juan Mari Iparragirre

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide