Balearen Eguna pasata, hurrengo zitan jarri ditu begiak Oriok. Astean zehar izango dira aurten San Pedro jaiak, asteartetik ostegunera eta, festak antolatzeko lehen bilera egingo dute datorren astelehenean, maiatzaren 23an.
19:00etan kultur etxean izango da bilera eta bertan parte hartzeko deialdia egiten die Udalak herriko talde eta norbanakoei. Norbaitek proposamenik izango balu bilerara eramateko eskaera egiten dute, egitaraua ahalik eta azkarren lotzen joan daitezen.