Interneten eta sare sozialen erabilera adin talde desberdinetara zabaltzen joan den heinean eskola-jazarpenak ere sarera salto egin du. Ciberbullyngaren gaiak guraso asko kezkatzen ditu eta, horregatik, horren inguruko hitzaldia antolatu du Zaragueta Eskolako Guraso Elkarteak.
Berdinen arteko tratu txarrak antzemateko eta horiei aurre egiteko hainbat argibide emango ditu Ertzaintzaren delitu teknologikoen saileko kide batek. Datorren asteartean, maiatzaren 17an, izango da hitzaldia, 18:00etan, kultur etxeko areto nagusian.