Larunbatean Getarian izan zuten estropada oriotarrek. Oriok bi talde aurkeztu zituen, bata emakumezkoetan eta bestea gizonezkoetan. Emakumezkoek hirugarren egin zuten, San Juanen eta Hibaikaren atzetik. 16:15:84 denbora behar izan zuten batelerek ibilbidea egiteko. Hibaikak 10 segundu 34 zentesima gehiago behar zituen eta Oriok 41.
Gizonezkoak azkenengo postuan sailkatu ziren. San Juan izan zen irabazlea eta Hondarribia gelditu zen bigarren. Irabazleak 14:08:81 denbora behar izan zuen irabazteko eta oriotarrek 1:41:85 gehiago behar izan zuten irabazteko.
Igandean, Mutrikun, beste bi trainerilla aurkeztu zituen Oriok. Emakumezkoena hirugarren silkatu zen, beste behin, Hibaikaren eta San Juanen atzetik, 52 segundura.
Gizonezkoek larunbatean baino saio hobeagoa egin zuten. Bosgarren sailkatu ziren Oiartzun eta Zarautz atzean utzita. 14:02:29 denborarekin San Juanek irabazi zuen gizonezkoetan. Atzetik Hondarribia sailkatu zen.