Udan kirola egiteko aukera

Karkara 2016ko mai. 16a, 08:30

3 eta 13 urte bitarteko umeentzat Uda Kanpaina jarri dute martxan Udalak, kiroldegiak eta hainbat kirol elkartek

Urtero bezala, Uda Kanpaina martxan jarri dute Orioko Udalak, BPXport Kirol Zerbitzuak eta herriko hainbat kirol eragilek. Hiru eta hamahiru urte bitarteko haurrei zuzendua dago kanpaina eta udako hilabeteetan kirol jarduera anitzak eskaintzen dizkie.

Padela, arrauna, tenisa, sofbola, futbola, igeriketa, saskibaloia eta beste hainbat kirol egiteko aukera izango dute haurrek, hamabostaldika, ordu beteko saioetan. Aurten, urteroko kirolez gain, eskubaloia eta bodyboard-a egiteko aukera eskainiko dute.

Maiatzaren 18tik aurrera eman daiteke izena Karelako harreran. Hamabostaldiaren prezioa iazko bera izango da, 35 euro. Ez dute telefonoz plazarik gordeko.

Helduak ere kirolean

Haurrentzat ez ezik, helduentzat ere eskainiko dituzte kirol jarduerak hamabostaldika. Udan geldik egon nahi ez dutenentzat uztailean eta abuztuan ere kirola egiteko aukera izango du.

Informazio gehiago nahi duenak kiroldegian bertan eska dezake.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide