Partidu gogorra izan zen igandekoa Zarazuko Amenabar taldearentzat. Partidu guztia galtzen joan ziren, markagailuan atzetik. Baina, azken momentuan, aurrea hartu zuten eta gol bateko aldeagatik irabazi egin zuten Gironako La Roca taldearen kontrako partidua.
Bi puntu horiengatik Ohorezko B mailan jokatzen jarraituko dute zarauztarrek. Matematikoki salbatzea lortu dute, ligari eustea. Aste honetan Gijonen kontra jokatuko dute, eta hurrengoan Kataluniako Bordils taldearen aurka, etxean, Zarautzen. Partidu polita izatea espero dute, lanak eginda zaleak agurtzeko aukera izango baitute.