Duela sei urte buruan tiro bat jasota hil zen gizon bat aurkitu zuten Motondon, abuztuaren 21ean. Handik pasieran zebilen batek aurkitu zuen hildakoa, eta poliziari eman zion ikusitakoaren berri. Hildakoa ustelduta zegoenez, ezin zen jakin gizonezkoa edo emakumezkoa zen ere. Biluzik zegoen. Ez zuen identifikatzen zuen dokumenturik.
Nekropsia bat egin behar izan zien 40 urte inguruko gizon bat zela jakiteko. Hilketa bortitza izan zuela ere horrela jakin zuten. Hatz-markak hartu zizkioten, baita lagin biologikoak ere DNAren alderaketa bat egiteko. Honela jakin zuten hildakoa frantziarra zela, 47 urtekoa, eta Jean Olivier Eckert izena zuela. Bourdeauxen bizi zen eta Girondins taldeko zaletua zen.
Ustez tirokatu zuena duela bi aste kondenatu epaitu zuten eta duela egun gutxi kondenatu. Hogeita hamar urteko kartzela zigorra ezarri diote. Inputatu nagusia bera bazen ere, beste gazte bat ere kondenatu dute bi urteko kartzela zigorrarekin. Hildakoa limurtzeagatik, erakartzeagatik, zigortu dute gaztea.
30 urteko zigorrarekin atxilotu duten gizona hildakoaren ezaguna zen, bikotekide izan zuenaren anaia, hain zuzen. Hiltzailearen delitu-historiari begiratuz gero, hiltzailea eta hildakoa bortxaketa kasu batengatik epaituak izan zirela ere jakin zuten. Hots, lotura bakarra ez zela arreba, eta delitu bakarra ez zela Orion gertatutakoa.