Orio eta Donostia arteko autobusa geltoki berriraino joango da orain

Karkara 2016ko mai. 13a, 11:52

Maiatzaren 14tik aurrera autobus-zerbitzuaren ibilbidea eta ordutegiak aldatuko dituzte

Orio eta Donostia arteko Lurraldebuseko autobus-zerbitzuan aldaketak egingo dituzte maiatzaren 14ean. Larunbatetik aurrera autobusak ibilbide luzeagoa egingo du Donostian eta autobus-geltoki berriraino joango da.

Donostiara Antiguatik barrena sartuko da autobusa, San Martin kalean geldialdia egingo du eta, azkenik, autobus-geltoki berrian amaituko du ibilbidea. Ibilbidea luzatzearen ondorioz, ordutegiak ere aldatu egingo dira. Lurraldebusen webgunean ikus daiteke ordutegi berria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide