Orioko Udalak eta San Nikolas parrokiako Caritasek lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren arabera, udalak 6.000 euro emango dizkio Caritasi 2016an, eta KPIaren arabera eguneratutako diru kopurua, urtez urte. Hitzarmena Jose Anjel Zaldua alkateak eta Unai Manterola apaizak sinatu dute eta hiru urtetan izango da indarrean.