Ikasturtean zehar bertsolaritza ikasten aritu dira herriko bi ikastetxeetan, nola Ikastolan, hala Zaraguetan. Eta atzo, ikasturtean ikasitakoa taularatu zuten guraso eta familiarren aurrean. Ikasle batzuk ipuin bat kontatu zuten bertsotan, binaka istorioaren pasarte bana kantatu zuten; eta, hasiera eta bukaera, denon artean kontatu zuten. Musikarien azalean ere jarri ziren oriotarrak eta hainbat musika estiloren inguruan kantatu zuten, bertsoen doinuan. Apaizarena konfesatzera ere joan ziren bertsolariak eta egindako bekatuak kontatu zizkioten. Orio Telebista ere sortu zuten bertsolariek, eta baita denboran bidaiatu ere.
Guraso asko gerturatu ziren emanaldira eta aretoa ikus-entzulez bete zen. Haurrak gustura aritu ziren bertsotan eta irakasleek ere haurrek egindako lan ona azpimarratu zuten. Datorren ikasturtean elkar ikustekotan gelditu ziren.