14:30ean hasten zen etapa, Orioko plazaren parean. Irteera ordua baino lehen egin zutenez, hainbat txirrindulari ez zeuden irteera puntuan prest. Hortaz, berriz egin behar izan zuten irteera. 128 kilometroko ibilbidea osatu zuten txirrindulariek eta Orion bukatu zuten etapa, Arrantzale kalean. Azkarrena Oliviaro Troia izan zen eta sailkapen orokorrean lider Umberto Orsini jarri zen.
3. etapako sailkapena
1. Oliviaro Troia 3:09:32
2. Joroen Pattyn 3:09:41
3. Juan A. Lopez Cozar 3:09:42