Datorren ostegunean, maiatzaren 12an, Lurraldea eta Hizkuntza. Oraina eta Geroa jardunaldiak egingo dituzte hirugarrenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk antolatuta. Aurtengo jardunaldietan ELE tresnaren inguruan hitz egingo dute eta Jabier Zabaletak jardunaldiko mahai-inguru batean parte hartuko du.
Orio izan da ELEa egin duen lehen herrietako bat eta hemengo esperientziaz hitz egiteko gonbidatu dute Zabaleta. Egun osoko jardunaldia izango da eta bi aldiz hitz egingo dute Orioko esperientziaz. Batetik, 10:30ean, Orioko HAPOaren ELEa aurkeztuko dute Imanol Azkue Elhuyarreko aholkulariak eta Miren Vives Projekta estudioko arkitektoak.
Bestetik, 12:00etan egingo den mahai-inguruan parte hartuko du Zabaletak. Miren Vives eta Imanol Esnaola izango ditu mahaikide. Vives arkitektoa Orioko ELEa egin zuen taldeko kidea da eta Esnaola Gaindegiako koordinatzailea da eta herri euskaldunetako datuak aztertzen aritu da, azken urteotan euskarak hori izan dituen galerak azaltzeko. Mahai inguruaren moderatzailea UEMAko Goizane Arana izango da.
Topaketak maiatzaren 12an egingo dira, Donostian, EHUren Carlos Santamaria zentroan.