Urtero bezala, maiatzaren azken igandean, hilaren 29an, Kukuarri Eguna ospatuko da eta, laugarren aldiz, aste horretarako hainbat ekintza antolatu ditu Talai Mendi elkarteak.
Maiatzaren 23tik 29ra izango da Kukuarri Astea eta bideo-emanaldiak, jarduerak, slackline eta beste hainbat ekintza egingo dituzte egunero. Hau da egitaraua:
- Maiatzak 23, astelehena: 17:30ean orientazio proba GOT taldearen laguntzarekin. Maparekin herrian ezkutatutako lekuak aurkitu beharko dituzte parte-hartzaileek. Banaka, familian edo taldeka parte hartu daiteke eta Talai Mendiko lokalean hasiko da proba.
- Maiatzak 24, asteartea: 19:00etan bideo emanaldia Talai Mendiren lokalean. Eskalada Korsikan barrena: arroil jaitsierak, mendi ibilbideak... bideoa jarriko dute Idurre Lizarraldek, Haritz Otañok, Elizabete Manterolak eta Garbiñe Manterolak.
- Maiatzak 25, asteazkena: 17:00etatik 20:00etara Slackline Herriko Plazan
- Maiatzak 26, osteguna: 17:30ean eskulanak haurrekin Talai Mendiren lokalean, xaboiak egingo dituzte. Plaza mugatuak izango dira, beraz, aurrez eman beharko da izena Iturain estankoan.
- Maiatzak 27, ostirala: 19:00etan bideo emanaldia eta hitzaldia Talai Mendiren lokalean. Nola iritsi naiz Skibum bat izatera, Iraitz Ezkergainen eskutik.
- Maiatzak 28, larunbata: 16:00etatik 19:30era kiroldegiko rokodromoa adin guztietako haurrek erabiltzeko prestatuko dute eta elizako paretan eskalatzeko eta yumareatzeko aukera izango du nahi duenak.
- Maiatzak 29, igandea: Kukuarri Eguna. 11:00etan elizkizuna tontorreko gurutzean. Ondoren, salda eta pintxo beroak banatuko dituzte.