Ohi bezala, hiru zati izan zituen Gorlako –Bergarako– igoerak. Lehenik eta behin entrenamenduak egin zituzten, 15:00etan. Berotzeko igoera hori egin eta ordu bete eta erdira, lehen igoera egin zuten eta 18:00etan bigarren igoera.
Eizmendik hiru minutu behar izan zituen ibilbidea egiteko, irabazleak baino zazpi segundo gehiago. Irabazlea Euskadi Racing taldeko Iñigo Olabegogeaskoetxea da.