Euskadiko Txapelketan, bigarren

Karkara 2016ko mai. 9a, 07:03

Argazkia: Luis Lizarralde

Euskadiko Txapelketa jokatu zen asteburuan, Orioko zortzikoak bigarren egin zuen. Zilarra eskuratu zuten mutilek. 

Legution jokatu uzen Euskadiko Txapelketa larunbatean, eguerdiko 12:00etan. Gizonezkoetan, absolutuen kategorian, oriotarrek zilarrezko domina lortu zuten.

Hondarribia izan zen guztietan azkarrena, txapelduna. 05:50:45 denbora egin zuten hondarribitarrek. Atzetik, hiru segundora, oriotarrak sailkatu ziren. Eta, kronometroa 05:59:79 denboran geldituta, Deustu taldea sailkatu zen. Hiru horiek osatu zuten podiuma.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide