Helburua lortuta

Karkara 2016ko mai. 10a, 07:43

Argazkia: Iker Gurrutxaga

Leihoak Zarautzen jokatzen dute hainbat oriotarrek eta EBA Ligan jokatzen jarraituko dute datorren denboraldian. Infantilak txapeldunorde gelditu dira eta Ursakoak asteburu honetan dute finala.

Leihoak Zarautz taldeak EBA ligan jarraituko du datorren denboraldian. Maila honetan jokatzen jarraitzeko txartela zegoen jokoan asteburuko partiduan, Santanderren, CDE Pas Pielagosen zelaian. Eta lortu zuten helburua, datorren denboraldian EBAn arituko baitira.

Infantilek ere denboraldi gogoangarria egin dute, finalera iritsi eta txapeldunorde geldituta. Iker Gurrutxagak aipatu duenez urte guztian topera ibili da taldea, baita Ursa Orio taldea ere. Hauek datorren igandean dute finala, maiatzaren 15ean, 17:00etan, Aritzbatalden.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide