Euskaldunak eta euskarazko hedabideen kontsumoa ikertu du Gorka Salcesek

Karkara 2016ko mai. 6a, 14:24

Euskaldunak komunikabideen aurrean: iritzien, ohituren eta jarreren azterketa  kualitatibo eta kuantitatiboa, tesia egin du Gorka Salces ikerlariak. Besteak beste, hizkuntzaren tokian tokiko egoera eta hedabideek erabiltzaileen idenditateetan duten eragina aztertu du. 

EHUn defenditu du tesia Gorka Salcesek. Euskaldunen hizkuntza-gaitasuna eta erabilerak ikertu ditu: hizkuntzarekiko motibazioa, aldagai soziodemografikoak, tokian tokiko egoera, erabiltzaileen identitatea, hedabideen eskainak euskarazko komunikabideen kontsumoan duen eragina... Horien inguruan aritu da ikertzen Salces.

Ikertutakoaren arabera, komunikabideek erronka bikoitzari egin behar diote aurre. Batetik, mundu maila krisiari. Komunikabideek bat-batekotasuna ia derrigortua dute eta horrek doako edukiak orokortzea dakar. Bestetik, euskal hiztunen tipologia oso handia denez, zailagoa da sortutako edukia komunitate zehatz bazi zuzentzea. 

Euskaldunen ohiturek, iritziek eta bestelakoek, eragina dute kontsumoan. Eta hor ere jarri du fokua Salcesek.  Etorkunera begira, publikoa hobeto ezagutzeko eta estrategia berriak jorratzeko garrantzitsua iruditu zaio Salcesi euskaldunen aldagai horien berri izatea. Eta, besteak beste, ikusi du gaztelaniazko komunikabideek Euskal Herriko panorama mediatikoa  menderatzen dutela.

Dena den, ikertzaileak uste du egungo euskarazko komunikabideen sektorea jasangarria dela. Azkenaldian proiektu berriak sortzen ari direla gaineratu du, baina urrats sendoak emateko bitartekoak izatea ezinbestekoa dela ere esan du.

Tesiak 700 orritik gora ditu eta hemen irakurri daiteke:

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide