Ez da asteburu onena izan Oriorentzat. Ohorezko erregionalek etxetik kanpo jokatu zuten partidua, Hondarribian. Puntu beharrean dago taldea, sailkapenean beheko postuetan baitago, baina esku hutsik itzuli zen Oriora. 6-1 galdu zuten.
Erregionaletan, kopako final laurdena jokatu zuten neskek. Mendibeltzen izan zen partidua, Amara Berriren kontra. 3-0 irabazi zuten eta hiru puntuak lortu zituzten. Ohorezko jubenilek ere irabazi egin zuten. 3 gol sartu zituzten Sporting de Herreraren kontra. Kanpokoek gol bat sartu zuten. Hortaz, partidua, 3-1 emaitzarekin bukatu zen. Kadeteak igoera fasea jokatzen ari dira. Irabazi egin zuten oriotarrek 4-2, Añorgaren kontra. Balizko hiru puntu lortu zituzten oriotarrek. Ohorezko infantilek ere irabai egin zuten, 3-0, Ostadarren kontra. Txapeldunen Fasea ari dira jokatzen, beraz, garrantzizkoak ziren hiru puntuak.
Inantil txikiak igoera fasea ari dira jokatzen. Lazkaoren kontra jokatu zuten, etxetik kanpo. Gol alde handiagatik galdu zuten, 5-1. Infantil neskek berdindu egin zuten Zestoaren kontrako partidua, 2-2.