Gure Esku Dagoren kriseiluak salgai

Karkara 2016ko mai. 6a, 09:00

2015eko abenduan lehorteagatik atzeratu zen ekitaldia Balearen Egunean egingo dute. Su bolak zerura botako dituzte herriko plazatik

2015eko abenduan Gure Esku Dagok Argitu Erabakia ekimena antolatu zuen. Su bolak aireratzea zen asmoa, baina bertan behera geratu zen ekimena lehortea zela eta. Berriz eutsi diote ekimenari orain eta, Balearen Egunean, maiatzaren 14an, egingo dute azkenean.

Kriseiluak salgai daude dagoeneko, 2,50 euroren truke. Itziar Kirolak dendan eta Gabon, Kolon Txiki eta Errusta tabernetan eros daitezke. Balearen Egunean 21:00ak aldera zeruratuko dituzte su bolak, herriko plazatik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide