Grezian dauden errefuxiatuak laguntzeko, Hotz Zarautz plataformak material bilketa jarri zuen martxan. Orain arte kultur etxean egin da bilketa, eta bildutako materiala bertako gela batean gordde da. Baina, aurrerantzean, kiroldegian ere utzi ahal izango da.
Kiroldegiaren kudeaketaz arduratzen den enpresak bere burua eskaini du laguntzeko. Honela, oriotarrek erraztasunak izango dituzte kultur etxeko ordutegiaz gain, kiroldegia zabalik dagoen orduetan ere materiala uzteko.
Bilketa martxa onean doa. Honakoa da jasotzen ari diren materiala: bururako bisera eta zapiak, barruko arropa berriak, galtzerdi berriak, biberoi eta txupete berriak, pardelak, konpresak, txerrikirik gabeko janari latak, arroza, lekaleak, pasta, haurrentzako janaria, higiene-produktuak, eguzkitako krema, zorrien kontrako txanpuak, botikako gaiak, haurrentzako aulkiak eta gurpildun aulkiak, kanpin-dendak eta lotarako zakuak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!