Bidasoa itzuliak Orion egingo du geldialdia

Karkara 2016ko mai. 2a, 06:16

Argazkia: Diariovasco

Maiatzaren 4an hasiko da Bidasoako Itzulia eta eskualdeko mugak gaindituko ditu. Etapa amaierak Irun eta Hondarribiaz gain, Orion eta IrriSarri Landen ere izango dira.

Bidasoaren Itzuliaren XLIV. aldia izango da aurtengoa. Pasa den astean aurkeztu zen, Irungo udaletxean. Aurkezpenean, parte hartuko duten txirrindularien kalitateaz gain, probak mugak zeharkatzen dituela azpimarratu nahi izan zuten. Izan ere, Bidasoako eskualdetik harago, Orion hasi eta amaituko da aurten ere etapa bat. Eskualdeko beste hainbat herritatik igaroko dira txirrindulariak: Zarautz, Getaria, Zumaia...

Txapelketako hirugarren egunean iritsiko dira txirrindulariak Oriora. Arrantzale kalean hasi eta bukatuko da etapa hori. Mandubia, Etumeta eta Meaga izango dira zatirik zailenak, menditsuenak. Euskadiko Itzuliko bukaeraren antzeko izatea espero dute, bizia, estua.

20 taldek hartuko dute parte itzulian, 140 txirrindularik. 23 urte azpiko txirrindulari onenak izango dira txapelketan. Iaz Steven Calderonek irabazi zuen itzulia. Aurten, maiatzaren 4an irteeratik ateratzen diren askok hori izango dute helburu, maiatzaren 7an podiumeko koskarik altuenera igotzea.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide