Ostolazaren eskolakoak Adunan

Karkara 2016ko api. 27a, 08:19

Bost harri jaso behar zituzten, eta Aimar Irigoien izan zen bostak bi aldiz altxa zituen lehena. 

Adunako frontoian izan zen Gorostidi harriaren X. Txapelketa. Aimar Irigoienekin batera, Ostolaza, Urrutia, Ugartemendia, Kortaberri, Galarraga, Izeta IV.a, Telleria, Izeta III.a eta Eizmendi aritu ziren. Bost harri altxa behar izan zituzten. Arinena, baina zailtasun handikoa, 139 kilokoa. Handienak berriz, 175 kilokoa.

Bukaerara arte lehia estua izan zen Irigoienen eta Eizmendiren artean. Segundu bakar bat gehiago behar izan zuen Eizmendik harriak bi bider jasotzeko.

Sailkapena 

1 Aimar Irigoien           2:25

2 Jokin Eizmendi          2:26

3 Joseba Ostolaza        3:59

4 Aimar Galarraga        4:44

5 Iban Ugartemendia    4:52

6 Izeta III                    4:59

7 Kortaberri                  6:01

8 Urtzi Telleria              6:03

9 Izeta IV                     7:09

10 Josetxo Urrutia         lehia utzi behar izan zuen          

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide