Txurrumuski udararako prest

Karkara 2016ko api. 29a, 12:12

Uda Txokoa, Udaleku Irekiak eta Gazte Abenturak antolatu ditu uda honetarako Txurrumuskik. Ekintza horietan izena emateko egunak maiatzaren 18a eta 19a izango dira.

Aurten ere Txurrumuskik Uda Txokoa antolatu du. Jolas, abesti eta jostailuekin gauzaturiko ekintza ludiko-hezitzaileak burutzeko txokoa izango da aurten ere. Uda Txokoaren presioa 85 eurokoa izango da eta 2013 urtean jaioteko haurrei zuzenduta egongo da. Ikastolan izango da, uztailan. Goizeko 9:00etan edo 10:00etan hasi eta 12:30ean edo 13:00etan bukatuko da.

Uda Txokoaz gain, Udaleku Irekiak ere izango dira. Jolas, tailer eta dinamika ezberdinen bitartez, astelehenetik ostiralera, uztailean, haurrek goiz pasa egiteko aukera izango dute. Goizeko 9:00etan edo 10:00etan irekiko ditu ateak eta 12:30ean edo 13:00etan itxiko ditu. Udaleku Irekietan izena eman ahal izateko, gazteenak 2012. urtean jaiotakoak izango dira eta helduenak 12 urteko haurrak. Udalekuen prezioa 80 eurokoa da.

Gazte Abenturak ere antolatu ditu Txurrumuskik. Abuzturako proposamena da hau. 1etik 12ra, goizeko 9:00etan hasiko da abentura. Orioko Ikastolan egingo dute hitzordua, goizero, eta hainbat ekintza egingo dituzte: bizikleta martxak, jolasak, irteerak, kirolak, egun pasak, igerilekura irteerak... Hamabostaldia amaitzeko hiru eguneko elkarbizitza egingo dute. Aterpetxe batera joango dira Gazte Abenturei ginga jartzea. 

Izen emateko epea eta dokumentazioa

Maiatzaren 18an eta 19an egingo dira izen emateak, Orioko kultur etxean, arratsaldeko 17:30tatik 19:00tara.Izena ematerakoan ondorengo materiala aurkeztu beharko da:

  • Txurrumuskik Euskadiko Kutxan duen kontu korronteko zenbakian 85 euroko diru sarrera egin behar da. Kontzeptuan haurraren izen-abizenak jarri behar dira. Kontu korrontearen zenbakia 3035 0182 18 1820021770 da. Ziurtagiria izen-ematean aurkeztu behar da.
  • Izen emate orria ongi beteta eta beharrko informazioa jarrita eraman behar da.
  • Osasun txartelaren kopia

Txurrumuskiko kideek esan dutenez, oso garrantzitsua izango da pauso guztiak ondo betetzea eta datak errespetatzea. Bestela, izen ematea ez da onartuko 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide