Martxoan ireki zen ibilgailuen aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko epea eta ostiral honetan, apirilaren 29an, itxiko da. Borondatez ordaintzen ez duenari errekargoa aplikatuko zaio.
Hondartzan aparkatzeko pegatinak
Zergen ordainketa helbideratuta daukaten herritarrek etxean jasoko dute hondartzan aparkatzea ahalbidetzen dieten pegatina. Horrekin, udan, hondartza inguruan aparkatu ahal izango dute.
Ordainketa helbideratuta ez daukatenek, berriz, ordaintzeko abisua jaso dute etxean. Ordainketa banketxean edota aurrezki kutxan egin behar dute. Behin hori eginda, udaletxean pegatina jaso ahal izango dute. Pegatinak banatzen maiatzaren bukaeran hasiko da Udala. Udalarekin zorren bat duten herritarrek ez dute pegatina jasotzerik izango.