Material bilketa Grezian dauden errefuxiatuentzat

Karkara 2016ko api. 25a, 10:53

Argazkia: HOTZ Zarautz

Hotz Zarautz elkarteak antolatutako kanpainarekin bat egin du Orioko Udalak eta material bilketa egingo da Grezian dauden errefuxiatuei bidaltzeko. Bilketa apirilaren 22an hasi zen eta maiatzaren 6an bukatuko da.

Apirilaren 22an hasi ziren errefuxiatuei laguntzeko materiala biltzen. Maiatzaren 6a bitarte egongo da aukera materiala biltzeko. Jasoko diren materialak hauek dira: bururako bisera eta zapiak, barruko arropa berriak, galtzerdi berriak, biberoi eta txupete berriak, pardelak, konpresak, janari-latak, arroza, lekaleak, pasta, haurrentzako janaria, higiene-produktuak, eguzkitako krema, zorrien kontrako txanpuak, botikako gaiak (betadine, tiritak…), haurrentzako aulkiak eta gurpildun aulkiak, kanpin-dendak eta lotarako zakuak.

Materiala Orioko kultur etxean jasoko da, irekita dagoen orduetan: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide