Erniopeko zortzi herrien martxa Aiatik pasako da

Karkara 2016ko mai. 12a, 08:27

Maiatzaren 15ean bi urtez behin antolatzen den Erniopeko zortzi herrien martxa izango da. Bi ibilbide egin ahal izango dira, luzea eta motza. 

Bi urtez behin antolatzen da Ernio inguruko zortzi herrien ibilaldia. X. zeharkaldia da aurtengoa eta Asteasutik hasiko da. Bi ibilaldi egin daitezke, luzea edo motza. Luzeak 48,6 kilometro ditu eta hamaika orduko iraupena izatea aurreikusten da. Desnibela 2.750 metrokoa da. Goizeko 6:00ean abiatuko dira ibilbidea iluntzerako egin ahal izateko. Motzak 26,5 kilometro ditu eta 5,5 ordutan egitea aurreikusten da. Kilometro kopuruan laburragoa den arren, desnibela ere baxuagoa da, 1.500 metrokoa baita. Irteera goizeko 8:00etan hasiko da.

Bi ibilaldiak Asteasun hasten dira eta Aiatik igarotzen dira. Aiara ibilbide luzea egingo duten mendizaleak goizeko 7:30ak eta 8:30ak inguruan iristea espero da. Eta, ibilbide motzekoak, 9:30etatik 11:30ak bitarte iristea aurreikusten da. 

Ibilaldian parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko dira. Bi modutara egin daiteke. Batetik, Erniozaleak Kultur Taldearen izenean dagoen kontu korrontean sartu daiteke dirua eta irteerara justifikantea eraman beharko da. Bestetik, Asteasuko frontoian eman daiteke izena, irteera baino lehen. Martxa bukatzean, arratsaldeko 18:00ak inguruan, mendi materiala zozketatuko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide